XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MINAREN TRANSMISIOAREN TEORIA

Minaren lehenengo teoria espezifitatearena edo berezitasunarena zen, hau da, uste zen minaren esperientzia min-hartzaile berezien estimulazioaren emaitza zela modu finko eta lineal batean, ehun-kaltearen kantitatearen eta gizakiaren min-esperientziaren arteko harreman zuzena zegoela, alegia.

Malzock eta Wall-ek, 1965an, kontrol-langaren teoria luzatu zuten.

Adierazten zutenez, ingurutiko Nerbio Sistema Zentralerako mezuak handitu edo gutxitzeko langa edo erregulaziorako mekanismo bat dago orno-muineko atzeko adarraren arean.

Kaltea eta minaren arteko harremanaren aldatze eta ugaritasunak, mingabeko kaltea eta kaltegabeko minaren arteko tarte guztiak betetzen ditu.

Teoria honen bidez, ulerterrazagoa da min-esperientzian antsietatek, depresioak edo minaren beraren kontestuak duten papera; edo, beste era batera esanda, nola beroak, hotzak edo gurasoen laztanak laguntzen duten behe atalasaren estimulazioaren bidez minaren informazioa gutxitzen.

Ez daude argi teoria honetan langaren kokapena eta xehetasun psikofisio-logikoen adierazpena; esate baterako, nola emozioa bihur daitekeen aldaketa neurokimikoetan.

MINAREN ESPERIENTZIA ALDATZEN DUTEN FAKTOREAK

-Testuingurua: edo minak zein esanahi duen gizakiarentzat.

Adibidea: zauri berdinaren aurrean soldaduak zibilak baino narkotiko gutxiago behar du (%25, %82ren aurrean); lehendabizikoarentzat balorea edota etxerako biletea esan nahi duen bitartean, bigarrenarentzat hondamena adierazten du.

Gazte-artritisaz gaixotutako ume gazteenek (7-11 urte) zaharrek (12-17 urte) baino min gutxiago adierazten dute kalte berdinen aurrean, seguruenik azken hauek gogoan dituztelako gaixotasunak sortarazten dituen kalteak.

-Sexua: minaren atalasea bi sexuetan antzerakoa bada ere, gizonezkoek tolerantzia handiagoa dute minaren aurrean. Kausa: ezezaguna.

Ameriketan nola azaltzen duten 4 etniatako gizakiek bizkarrezurreko mina neurtzen du: juduek, italiarrek, irlandarrek eta amerikano zaharrek.

Lehenengo bi taldeetakoek erraz eta asko erakusten dute mina, eta azken biek oso gutxi.

Gainera, irlandarrek mina ukatzeko joera dute.

Juduek etorkizunera begiratzen dute, arduratuta daude minak eman diezaiekeen mugaketarekin eta erantzun oso eskasa dute analgesikoen aurrean; italiarrek, alderantziz, egunean zentratuta daude eta oso ondo erantzuten diete medikamentuei.

Antzerako lan asko daude.

Faktore etnikoak badu zerikusirik baita heziketa praktikoan, minaren aurrean gurasoek duten joerak ere.